Sorkuntza Darwinista vs. Erretratua

28 de julio, 2017 - General - Comentario -

Jon Jauregi BANAIZ

TABAKALERA 2017

 

 

[…]

 

Jon Jauregi: Bai, bazekiat… Baina oso nekeza duk horren aurka lehiatzea…

 

BANAIZ: ¿LEHIATZEA? Kontu honen guztiaren problematika bete-betean laburbiltzen duen hitz potoloa, motel! DOGMA batean bihurtu diaguna…

 

Jon Jauregi: Zer diok?

 

BANAIZ: Zer diodan? …ARTEA neurtzea ezinezkoa dela!

 

Jon Jauregi: Hasi gaituk, orain ere, betiko kontuarekin…

 

BANAIZ: Neurgarria izanagatik, TEKNIKAri soilik erreparatzen ziok mundu guztiak, artista baten lana baloratzerako garaian…

 

Jon Jauregi:  Ez zakiat, bada…

 

BANAIZ: Sorkuntza Darwinista vs. Erretratua. Momentu honetan lantzen ari garen obra guztietan problematika berarekin ari gaituk borrokan etengabe, Jon! Sorkuntza vs. Teknika. Intuizioa vs. Arrazoia. Artea vs. Artisautza. Betea vs. Hutsa. Egia vs. Gezurra…

 

Jon Jauregi: Tira, tira… nahikoa diat!!

 

BANAIZ: Teknikak lan orduak baino ez dizkik justifikatzen. Eta, lana justifikatzeko gai ez bahaiz, hire obrak ez zaukak baliorik… Horrela pentsatzen dik jende askok, hire moduan. Pentsamendu Neoliberal ustela! ARTEaren antitesia. ARTEaren dekadentzia…

 

[…]

Urko
Baina, gaur egun, artea ez al dek ba merkatua? Prezioa zaukaken zerbait? Izenaren eta izanaren araberako balioa duena? Zirikatzera etorri nauk...

Deja tu comentario
Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

6 + 9 =
Ver siguiente
Últimas entradas
Categorías